Skip to main content

Eskerrak emateko bazkaria antolatu du Kirikiño Ikastolak azaroaren 15ean

2026ko Ibilaldirako hilabete batzuk falta direnean, kooperatibista ez erabiltzaileentzako bazkaria egingo du Kirikiño Ikastolak

Kirikiño Ikastolako kooperatibista ez erabiltzaileen 2025eko azaroaren 15eko  bazkariko kartela

Kirikiño Ikastolak 2026ko maiatzaren 31n antolatuko du Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia, eta, ordurako sei hilabete falta direnean, bazkaria prestatuko du kooperatibista ez erabiltzaileei eskerrak emateko

Hitzordua azaroaren 15ean izango da, eta kooperatibista ez erabiltzaileak zein euren ilobek Kirikiño Ikastolan ikasteko aukera izan dezaten partizipazioa seme-alabei utzi dieten aitite-amamak batu nahi ditu. Horrela, Kirikiño Ikastolak azken ia 50 urteetan hezkuntza komunitatea osatu duten gurasoak gonbidatu ditu ikastolara, urteotan erakutsitako konfiantza, babesa eta egindako lana aitortzeko

 

Egun berezia

Aspaldiko lagunak ikusteko egun berezia izango da. Ekitaldiak 12:30ean hasiko dira Birjinetxe parrokian. Meza ospatu eta gero, bildutakoak Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinera gerturatuko dira. Ikastolako dantzariek aurreskua dantzatuko diete eta Kirikiño Ikastolako abesbatzaren emanaldia entzun ahalko da.

Bazkaria Ikastolako Euskaraz Bizi gunean izango da 14:30ean, eta txartelak Ikastolan bertan edo kirikino.eus webgunean eros daitezke azaroaren 10a baino lehen, lekua bete arte, 25 euroren truke. 

Arratsaldeko bostetan, sabela beteta, denok elkarrekin euskal kantak abesteko unea izango da.

Azken albisteak

Azken urteetan egin ohi duen bezala, Euskal Herriko tradizioari eutsiz, Kirikiño Ikastolak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n ikastolan bertan, e
Urriko Azken Astelehenerako oso gutxi falta da eta Kirikiño Ikastolak bertan jarriko du Ibilaldiko denda ibiltaria; izan ere, Bilboko
2026ko Ibilaldiko logoa duten hainbat produktu kaleratu ditu Kirikiño Ikastolak datorren urteko Ibilaldirako, azkena, motxila